Skip to main content

Azkena Rock Festibalak beste hiru talde berri iragarri ditu aurtengo ediziorako

Kultura

Billy Childish, The Kaisers eta Steel Beans izango dira Trashville eszenatokian. Gainera, agertoki horretan elkartuko da berriz The Soundtrack Of Our Lives taldea. Aurten, gainera, Azkena Rock ez da soilik Mendizabalan izango, Andra Mari Zuriaren plazan ere antolatu dira zenbait kontzertu. Momentuz, festibalak iragarri du bertan izango dela Chuck Propet and The Mission Express.