Skip to main content

"Bagoi Hutsak" diskoa zuzenean aurkeztuko du Postal Kolekzionitsak taldeak ostiralean Tolosan

Kultura

Iñigo Asensiok gidatutako proiektuak bigarren diskoa du eskuartean, "Bagoi Hutsak" izenekoa. Taldearen egonkortzea dakarren lana dela azaldu du kantuen sortzaileak eta hasiera batean ez zituzten asmo finkoekin ondu dute bigarren hau. Tolosako Leidor antzokian aurkeztuko dute zuzenean ostiralean, maiatzak 14.