Skip to main content

Behin-behineko akordioa lortu du Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak

Kultura

Duela hilabete bat baino gehiago hasi zuten greba, eta, ordutik, 100.000 grebalari batu zaizkie. Ondorioz, 50 lan baino gehiago grabatzeari utzi diote. Akordioari esker, soldaten igoera, gizarte segurantza hobetzea, sormen eskubideak bermatzea, aniztasuna egotea eta adimen artifizialaren aurre babesa izatea lortu dute.

Hollywoodeko aktoreek ere grebarako deia egin dute. Asteazkenean hasiko dira negoziatzen estudioekin beren akordioa, eta, hitzarmenik lortzen ez badute, ekainaren 30ean hasiko dituzte protestak.