Skip to main content

Belgikako justiziak abenduaren 28an erabakiko du Valtonyc Espainiaratzeari buruz

Kultura

Josep Miquel Arenas raperoa, Valtònyc ezizenez ezaguna, Ganteko Apelazio Auzitegian agertuko da gaur. Hark hartuko du Espainiak egindako estradizio eskaeraren inguruko behin betiko erabakia. Espainiako Auzitegiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du bere abestietako letrengatik, koroa iraintzea, mehatxuak egitea eta terrorismoa goratzea leporatuta.