Skip to main content

Bidasoako mugako tragediari aurpegia jarri dio Fermin Muguruzak

Kultura

Bidasoako alde bietako ahotsei aurpegia jarri eta ibai honetan bizi izan den eta bizitzen ari den tragediari oihartzuna emango dio Fermin Muguruzak Zinemaldian estreinatuko den ‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentalean.
Arrazakeriaren aurkako borrokak zeharkatzen du musikariaren eta zinemagilearen lana, betidanik.
“Black Is Beltza” proiektuaren ildo nagusia ere bazenak, oraingoan, etxe atarikoa kontatzera eraman du irundarra.
“Bidasoa ibaiari maitasun kanta” da Zinemaldira dakarrena.
Izan ere, 2021 urteaz geroztik 7 pertsonak galdu dute bizia Irun eta Hendaia arteko Bidasoako uretan itota. Beste hiruk bizia galdu zuten Ziburun trenak harrapatuta.
Berriari eskainitako elkarrizketaren lerroburuak hala dio: «Ibaiak ez du hiltzen; politika arrazistek hiltzen dute».