Skip to main content

Bilbao BBK Livek osatu du 2023ko kartela, Pavement taldearen iragarpenarekin

Kultura

Aurtengo edizioa uztailaren 6, 7 eta 8an izango da, Kobetamendin. Pavement, 1990eko hamarkadako rock independentearen ikur nagusietako bat, Bilboko BBK Liveko kartelburuei batu da.

Pavementez gain, beste artista batzuen izenak ere gehitu ditu BBK Livek kartelera: Roisin Murphy, Perfume Genius, Arca, Young Fathers, Desire, Neo Pistea eta Judeline.

Euskal taldeek ere izango dute, urtero legez, euren lekua. Ostegunean, Bengo, Amaia eta Txopet izango ditugu. Ostiralean, RĂ¼diger izango da euskal musikaren ordezkaria. Larunbatean, berriz, Ben Yart, Eneritz Furyak, Hofe X 4:40 eta Merina Grisek kontzertua emango dute.