Bilboko Udalak antzoki berri bat eraikiko du Pabiloi 6 dagoen lekuan
Kultura
2025, api. 01 - 12:04
Bilboko Udalarena izango da antzoki berria ere, eta Pabiloi 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteak eta haren Gazte Konpainiak kudeatuko dute, orain artekoa bezala. Pabiloi 6 zaharra bezala, Bilboko Zorrotzaurre irlako lehengo txoko berean egongo da Pabiloi 6 berria, eta Pabiloi 6 antzoki zaharraren kudeaketa eredu bera izango du; oraingoa zaharberritzea ezinezkoa delako erabaki dute beste bat eraikitzea.
Lau milioi euroko aurrekontua izango dute lanek. Aurreikuspenen arabera, Gobernu Batzarrak laster onartuko ditu egikaritze-proiektua eta hura gauzatzeko aurrekontu-partida. Obrak adjudikatu eta hasi ondoren, urtebeteko epean amaituko direla kalkulatzen da.