Skip to main content

Bixente Martinezek musikaz busti du Beunda aterpea

Kultura

Uztailaren 12an abiatu zen Anguloko mendatetik Urmuga zeharkaldia. Hemeretzi egunetan Euskal Herria zeharkatzen duen mendilerroa zeharkatuko dute, Hiru Errege Mahaiara iritsi arte. Guztira, 20 musika emanaldi daude programatuta. Astearte honetan, Bixente Martinezen mikrokontzertu bat eskaini zuen, Oskorriren haritik. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira.