Skip to main content

'Bizkarsoro' filma urtarrilaren 12an estreinatuko dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetan

Kultura

Filma “Euskal Herri osoko ahalik eta herri gehienetan proiektatzea” dute helburu egileek. Josu Martinezek zuzendu du filma eta “Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia” kontatzen du. 'Bizkarsoro' fikziozko herria da, baina, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke.

Filmaren emanaldi bakoitzean solasaldi bat ere eskainiko dute. Egileek uste dute “oso garrantzitsua” dela Euskal Herriko historiari eta orainari buruz mintzatzea. Hala, euskarak pairatzen duen oldarraldia ulertzeko eta ezagutarazteko.