Boga Boga, Donostiako musika independentearen jaialdia ostiralean hasiko da
Kultura
2023, ira. 06 - 07:09
Ostiraletik igandera bitartean 30 talde arituko dira Donostiako hainbat eszenatokitan. Oholtzan arituko direnen artean daude Julieta Venegas, La Femme, Belako, Anari, J Martina, Verde Prato, Simona, Vatocholo, Irenegarry, Lukiek eta Malakias.
Antolatzaileek azaldu dute hiriko espazioetara egokitutako festa izango dela. Chillida Lekun, Ondarretako hondartzan, Miramar Jauregiko lorategietan, Dabadaban, Dokan eta LeBukowskin izango dira kontzertuak. Boga Boga Metal Fest ere ospatuko dute larunbatean Dabadaba aretoan