Skip to main content

‘Cuerdas’ film laburra garaile, ICOFF jaialdiaren bigarren edizioan

Kultura

Apirilaren 17tik 22ra bitartean, Vital Fundazioak 30 film labur proiektatu ditu Ofiziala sailean eta 14 Eusko-Araban. Programazioak lehentasuna eman die iraunkortasunean, genero-berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako gaiei. Urresolaren lanak desegitear dagoen emakume-koral baten istorioa jasotzen du.

David Perez Sañudok zuzendutako Artesania izan da Eusko-Araba saileko irabazlea, eta Psicópatas de clase media (Álvaro Herrero eta Héctor Amado) euskal film labur onena. Euskaraz errodatutako ekoizpenen artean , Eñaut Castagneten Muga nabarmendu dute.