Skip to main content

Danelicious eta Laura Re: “Astero gonbidatu berezi bat izango dugu 'Zozoak Beleari' podcastean"

Kultura

Laura Ré eta Daneliciousekin hitz egin dugu ‘Zozoak beleari’ ikus-entzunezko podcastaren estreinaldia hizpide. Ikus-entzunezko podcast honetan, beldur bati buruz hitz egingo dute astero-astero gonbidatu berezi batekin, baina gonbidatuak ez du jakingo zeri buruz hitz egingo duen: “Gai serioez arituko gara, baina umorez”. Horrez gain, kalera ere irtengo dira gazte euskaldunen iritziak jasotzera.
Igandero, 16:00etik aurrera, Youtuben, Spotify eta sare sozialetan ikusgai egongo da, eta asteazkenero, 22:00etan, Hamaika Telebistan.