Skip to main content

Debako Ekilarre festibaleko sarrerak salgai

Kultura

Debako kultur mugimenduan ari diren herritarrek eta udalak sustatuta, gertu da Ekilarre festibala. Gilen Garcia Debako alkateak nabarmendu duenez, kulturaren aldeko "apustu sendoa" egin dute kultur eragileekin elkarlanean. Gainera, Debako alkateak nabarmendu du urte osoko jarduna dela: "Neguko Deba eta udako Deba bi errealitate ezberdin dira eta urte osoko beharrei jarri behar diegu arreta baita kulturari dagokionean ere".