Skip to main content

Donostiako zinemaldiak zortzi pelikula klasiko berreskuratuko ditu

Kultura

Zinemaldiak zinema unibertsalaren historiako film klasiko zahar eta modernoak biltzen ditu Klasikoak sailean. Hauek dira aurten eskainiko dituztenak: ‘Akai tenshi’, ‘Aloïse’, ‘Fúria espanyola’, ‘Record of a Tenement Gentleman’, ‘Nueve reinas’, ‘Principio y fin’, ‘Festival en las entrañas’ eta ‘El realismo socialista’. Azken biak, gainera, argitaratu gabe egon dira orain arte.
Irailaren 22tik 30era proiektatuko dituzte, Tabakalerako zinema aretoan.