Skip to main content

‘Euskal eskultura bizirik’ dokumentala eta performancea, Pagoarte elkartearen eskutik

Kultura

Udane Arbeo Astigarraga

2026, eka. 25 - 16:06

Euskal Herrian eskulturak tradizio handia izan duen arren, askotan museoetara edo espazio jakinetara mugatutako diziplina gisa ikusten dugu. Baina zer gertatzen da eskultura kalera ateratzen denean, herritarren artean bizitzen denean eta belaunaldi berriekin elkarrizketan jartzen denean? Oiartzunen egindako ekimen batek galdera horri erantzun nahi izan dio, eta haren emaitza da 'Euskal eskultura bizirik' dokumentala. Mikel Mendizabal Pagoarte elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista