Skip to main content

Eh Mertxe! taldeak soinu banda jarri dio 2024ko Araba Euskarazi

Kultura

Eh Mertxe! taldeak soinu banda jarriko dio 2024ko Araba Euskarazi. ‘Mugaezin’ abestia konposatu dute oiondarrek, aurtengo edizioaren leloari jarraituz. Oiongo San Bizente ikastolako komunitatearen aniztasuna eta elkartasuna islatzea bilatu du taldeak. Ikastola honen proiektuaren alde izango da, hain zuzen, aurtengo Araba Euskaraz ekitaldia. Bertako irakasle, ikasle eta gurasoek hartu dute parte Lander Etxedonak zuzendutako bideoklipan Eh Mertxe!-ko kideekin batera. Ikastolaren ikasle ohiak dira musikariak, proiektua ilusio bereziarekin hartu dutelarik. 2024ko Araba Euskaraz Olarizuko zelaietan ospatuko da, ekainaren 16an, ‘Mugaezin’ lelopean eta Eh Mertxe! taldearen soinuekin.