Skip to main content

EHUri atxikitako unibertsitate zentru bihurtu da Elias Querejeta Zine Eskola

Kultura

Elias Querejeta Zine Eskola atxikitako unibertsitate zentro bihurtzeko hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru aldundiak eta EHUk. Ondorioz, zien eskolaren egungo ikasketak EHUren berezko master bihurtuko dira datorren urtetik aurrera. Izena emateko epea ireki da dagoeneko. Prozesua maiatzera arte luzatuko da. 3 gradu-ondoko eskainiko ditu Zine Eskolak: Artxibo, Komisariotza eta Sorkuntza masterrak. Bakoitzaren prezioa 3.900 eurokoa izango da.