Espainiako Gobernuak 40 milioi euro bideratuko ditu Guggenheim Urdaibaira hedatzeko proiektura
Kultura
2023, uzt. 05 - 04:07
Bizkaiko Foru Aldundiak beste 40 milioi euro jarriko ditu proiektua egin ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak proiektuarentzat beste diru sail bat onartzea faltako da. Urdaibaiko erreserban "garapen jasangarriko ekimenak bultzatzeko" aukera emango du. Zabaltzeak bi lokalizazio ditu aurreikusita: garai bateko Dalia fabrika eta Muruetako ontziola. New Yorkeko arkitektura estudio batek proiektuaren inguruko azterketa bat aurkeztu zuen. Haren arabera, Guggenheim hedatzea 128 milioi euro inguru kostatuko litzateke.