Skip to main content

Euskal mitologia ardatz duen ‘Irati’ filmaren aurrestreinaldia egin dute Bilbon

Kultura

Bilboko Udalak antolatzen duen Fantasiazko Zinemaren FANT Jaialdiak 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra. Ostegun honetan, Zinemaldiak PreFANT zikloa jarri du abian, Paul Urkijo arabarraren ‘Irati’ filmaren aurrestreinaldiarekin.

Filma FANTeko Zuzendari Justo Ezenarrok, Filmaren Zuzendari Paul Urkijok eta Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek aurkeztu dute prentsaurreko batean.

Paul Urkijoren bigarren luzemetraia otsailaren 24an iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara, ‘Errementari’ lehen lana zuzendu ondotik. Joan den urrian Kataluniako Sitges-eko zinema jaialdian Sail Ofizialean aurkeztu zenetik nazioarteko hainbat jaialditan izan da.

Sitgesen bertan Publikoaren Saria eta Efektu Berezi Onenen saria eskuratu zituen eta joan den asteburuan banatu ziren Goya Sarietarako bost izendapen lortu zituen, saririk lortu ez bazuen ere.