Euskal Zinemaren Galan estreinatuko du Asier Altunak 'Hondalea: Abismo marino' dokumentala
Kultura
2021, ira. 21 - 09:09
Hondalea: Abismo marino dokumentala aurkeztuko du Asier Altuna zuzendariak Zinemaldian. Euskal Zinemaren Galan estreinatuko du bergararrak Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Klara Uhartean egindako arte instalazioaren prozesua erakusten duen lana.
Iglesiasen instalazioak berak zalaparta handia sortu du aurten. LAB sindikatuak lanen kontratazioan irregulartasunak salatu zituen baina fiskaltzak salaketa artxibatu du astelehenean.