Skip to main content

Euskal zinemaren sendotzea eta emakume zinemagileen errelatoa eta ikusgarritasuna

Kultura

Euskal zinemaren Zinemaldia da aurtengoa. Eta, euskaraz azpidatzia.
Sail ofizialean ari dira Urrezko Maskorraren lehian, Isabel Herguera eta Jaione Camborda zuzendariak, Sultanas dream eta O Corno filmeekin lehian, hurrenez hurren.

Estrainekoz bi emakume euskaldun Sail Ofizialean nor baino nor.
Bi zinemagile donostiarrez gainera, beste bi euskaldun ere izango dira aurtengo Zinemaldian: Irati Gorostidi eta Ion de Sosa, biak Zabaltegi-Tabakalerako atalean.
Emakume zinemagileen ibilbideak presentzia berezia izango du “Arnasa betean” dokumentalarekin.

Haurdunaldia eteteko eskubidearen aldeko Basauriko borroka historikoz ere ariko da “Las buenas compañias”.

Iratxe Fresndeda eta Paul Urkijo “Testuan” eta “Irati” filmeekin datoz.

Eta Irizar sarirako lehian ariko dira Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi, Iratxe Fresneda, Josu Martinez eta Fermin Muguruza.

Martinezek bi film dakartza: “Bizkarsoro” eta “Mirande, film bat egiteko zirriborroa”

Paco Sagarzazuren ibilbideari aitortza egingo zaio euskal zinemaren galan.