Skip to main content

Ibai Ariztegi, EZK Fest: “Ezkerraldean euskal kultura sustatzeko asmoz hasi ginen antolatzen EZK Fest”

Kultura

EZK Fest musika jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da larunbat honetan Sestaon. Ibai Ariztegi antolatzaileetako batek nabarmendu digu Ezkerraldean euskal kultura sustatzeko asmoz jarri zutela martxan egitasmo hau.

Eguerdiko 12:00etik aurrera, zortzi musika talderen eta bi DJren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eta oholtza gainean izango dira, besteak beste, Hofe, Los Chicos del Maiz, Sua edota Merina Gris. “Egun guztia bertan pasatzeko aukera egongo da: janaria eta edaria egongo da, eta kartela oparoa eta mardula da”, nabarmendu du Ariztegik.

Sarrerak online edota egunean bertan leihatilan erosteko aukera egongo da :”Guztiontzako lekua egongo da; beraz, herritar guztiei parte hartzeko gonbita egiten diegu”.