Skip to main content

Gasteizko Udal Antzoki Sareak 35 proposamen prestatu ditu neguko denboraldirako

Kultura

Antzerkia, dantza, musika eta umorezko ikuskizunak izango ditugu Gasteizko antzokietan urtarrila eta martxoa bitartean. Izaro, Rodrigo Cuevas, Carmen Machi edo Manuela Velasco bezalako artistak igaroko dira Gasteizko antzokietatik. Denboraldia Tomatitoren gitarra kontzertuarekin hasiko da, urtarrilaren 26an, Principal Antzokian. Izaroren kontzertua otsailaren 3an izango da. Rodrigo Cuevasen ikuskizuna martxoaren 14an. Euskarazko ikuskizunak egongo dira ere, Mireia Gabilondok zuzentzen duen ‘Kortxoaren dilema’, adibidez, martxoaren 7an. Abonuak urtarrilaren 18a eta 21a bitartean salduko dira eta abonu irekiak 23 eta 24an. Banakako sarrerak urtarrilaren 26tik aurrera eskuratu ahal izango dira, bai leihatilan zein online.