Skip to main content

Gastronomiarekin lotutako lau film eta telesail batek osatuko dute Culinary Zinema saila

Kultura

Argentina, Alemania, Txina, Peru eta Frantziako gastronomien inguruko bost istorio kontatuko dira. Mariano Cohn eta Gaston Dupraten ‘Nada’ telesailaren mundu mailako estreinaldiek emango dio hasiera Culinary Zinema sailari. Lau ekoizpen Culinary Zinema Film Onenaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Horrez gain, saileko bost filmekin batera afari tematikoak egingo dira irailaren 25etik 29ra bitartean Basque Culinary Centerren.