Skip to main content

Gazte EztanDA!ren bigarren edizioa ospatzen ari dira Durangoko Azokan

Kultura

Antolakuntzak gazteei zuzendutako programazioa antolatu du. Bazkaria, bingo musikatua eta Katu taldearen gaueko kontzertua antolatu dira, bereziki. Izan ere, Azokaren 58. edizioaren helburuetako bat da gazteak euskal kulturaren plazara erakartzea. Ohi legez, bisitari guztiei irekita ere jarraitzen du.