Skip to main content

"Geu afrikarrok" erakusketa izango da Montehermoson otsailaren 26a bitartean

Kultura

Montehermoson izango da ikusgai “Geu afrikarrok” erakusketa otsailaren 26a bitartean. Erakusketa giza eskubideen eta sorkuntza artistikoaren deialdian aukeratutako proiektua da. Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak eta Kulturuneak antolatu dute erakusketa. Partekatzen ditugun giza balioen bilaketa izan nahi du erakusketak, gure jatorria kontuan izan gabe. Hamar gunetan zehar, jatorri ezberdinetako zortzi gaztek beren burua definitu dute. Norberaren logelako txoko intimotik abiatuta, buruko espazio batera gerturatzeko gonbita luzatzen dute.