Gipuzkoan sei milioi euro bideratuko dituzte kultura-eragileei laguntzeko
Kultura
2023, mar. 01 - 03:03
2020-2023an Piztu Kultura planak 21 milioi euro sartu ditu Gipuzkoako kulturan. Lurraldean kultura proiektuak garatzeko finantzaketa tresna nagusia bihurtu da. Pandemiak eragindako jarduera geldialdiari eta sektorearen krisiari aurre egiteko sortu zen plan hau. Bost jarduera-ildo nagusi ezarri dituzte: kultura ehunerako laguntzak, Udal eta museoetarako laguntzak, sortzaileei zuzendutako laguntzak, enplegua sustatzeko jarduerak eta proiektu estrategikoak.