Skip to main content

Gorka Urbizuk bakarkako lehen diskoa argitaratu du Berri Txarrak amaitu zenetik

Kultura

Berri Txarrak taldeak 2019an ibilbidea bukatuta ere, doinu berrien bila aritu da Gorka Urbizu, eta bakarkako lehenbiziko diskoa atera du.
Diska berrian doinu aski biluziak bistaratu eta soinu geruza gutxi metatu dituela abestietan adierazi du artistak.
Lleidan grabatu du diskoa, zortzi pistako analogiko bat baliatuz, eta Jordi Matasek ekoitzi du –kantu batzuetan, musikari ere arituz.
Kantuak plazaratu ez ezik, bideoklip bat ere argitaratu du gauerdian Urbizuk. Teoria bat kantuarentzat eginikoa da, zehazki.