Skip to main content

Haziaraba in the Mapping jaialdiak Arabako 10 udalerri bisitatuko ditu

Kultura

Haurrak eta arte eszenikoen arteko harremana sustatu nahi duen jaialdia azaroaren 4a eta abenduaren 28a bitartean burutuko da Araban. Gasteiz, Agurain, Dulantzi, Laudio, Labastida, Amurrio, Aramaio, Iruña Oka, Legutio eta Oionen 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako ikuskizunak programatu dira. Mapping proiektuaren barnean garatutako jaialdia da, Europako 17 herrialdetan egiten dena.