Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan euskararen presentzia oso urria da: %2,48
Kultura
2024, urt. 23 - 17:01
100etik 2, ia-ia ezereza da. Hori da gutxi gora behera Hego Euskal Herriko zinemetan dagoen euskararen presentzia, %2,48; edo beste modu batera esanda, estreinatu diren 564 filmetatik 14. Pantailak Euskaraz ekimenak eta Behatokiak egoera salatu eta neurri zehatzak eskatu dituzte.