Skip to main content

'Hemen Gaude', Buenos Airesetik Cartagenara euskal diasporaren berri emanez

Kultura

2022, urr. 10 - 11:10

Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez irundarrak Buenos Airesera abiatu ziren irailaren 25ean, Hego Amerikako 9 herrialde zeharkatzeko. Tarte horretan euskaldunekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten tokiak bisitatuko dituzte eta sare sozialetan ibilbidearen eta protagonisten inguruko bideoak eta edukiak partekatuko dituzte.

'Hemen Gaude, euskaldunon urratsetan' proiektuaren bidez, Maialenek eta Iñakik, road trip kultural moduan, 25.000 kilometro inguru bisitatu eta egin nahi dituzte. Buenos Airesen hasi eta Cartagenan (Kolonbia) amaituko dute bidaia, "ibilian bidea eginez”.

Hamaika Telebista