Skip to main content

Hizkuntzalariren hitzetan, oraindik ere ezin da baieztatu Irulegiko eskuaren testuaren benetako jatorria

Kultura

Pieza aurkeztu eta urtebete pasara hasierako hipotesiak zorroztu dituzte adituek, eta, hainbat hizkuntzalariren hitzetan, oraindik ere ezin da baieztatu testua euskaraz edo euskararen ahaide batean idatzita dagoenik. Ezin da euskara denik ziurtatu. Ez euskara, ez paleo euskara, ez antzinako euskara, ez eta iberiera ere, bestalde.

Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren azken zenbakian eman dituzte argitara ondorio horiek. Joaquin Gorrotxategi Euskal Herriko Unibertsitateko paleolinguistikako aditu eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradunak eta Ekaitz Santazilia Nafarroako Unibertsitateko filologo eta hizkuntzalaritzako doktoreak egin dituzte artikulu bildumaren edizio lanak, eta aurreko astean eman zuten argitara.
Edozein kasutan ere, guztiek onartzen dute piezaren benetakotasuna. Kontua da ezin dela haren testua ulertu adituek garai hartako hizkuntzez dakitenarekin. Ez arazorik gabe, behintzat.