Skip to main content

Hollywoodeko gidoilariek greba mugagabea hasi dute

Kultura

Hainbat egunetako negoziazioen ostean, Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak eta Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak ez dute akordiorik lortu. “Adostasun bila hasi genuen prozesua, baina hutsala izan da jaso dugun erantzuna”, adierazi du Twitter bidez sindikatuak.

600 milioi dolar inguru eskatzen ditu sindikatuak, eta produktu jakin bat telebistan berriro emateagatik jaso ohi dituzten ordainak ere erreklamatu dituzte. 2007an egin zuten gidoilariek azken greba. Hilabete iraun zuen, eta 2.100 milioi dolarreko galerak eragin zituen, bai eta 37.000 langile kaleratzea ere.