Irailaren 11tik 17ra nazioarteko mago ospetsuenak Gasteizen izango dira
Kultura
2023, ira. 06 - 12:09
Magialdiaren edizio berria hurrengo astelehenean hasiko da eta egitaraua 39 magok osatzen dute. Printzipal Antzokia, Gasteizko zenbait eraikin ospetsuak eta kaleak, besteak beste, magiaren agertokiak izango dira hurrengo egunetan. Gainera, ikuskizunaz gain, tailerrak eta lehiaketak ere antolatu dira.