Skip to main content

Ireki ditu ateak 58. Durangoko Azokak, 'Fantasia DA' lelopean

Kultura

Abenduaren 6tik 10era, 265 ekitaldi eta 950 nobedade izango dira Durangoko Azokan. 257 erakusmahaitan banatuta, 170 partaide izango dira. Aurtengoa mamitsua izango da, aktuala, bogan dauden joerak jasoko dituena. Gaztea ere izango da, inoiz baino jarduera gehiago izango direlako gazteek sortuak eta gazteentzat.