Skip to main content

Jaione Cambordaren “O Corno” Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian

Kultura

Abortatzeko eskubiderik gabe, haurdunaldia eteteko sortutako ezkutuko elkartasun sareak eta errepresioa ditu ardatz.
«Emakumeok dugu giza izaeraren enigma handienerako gakoa» Jaione Camborda zinegile gipuzkoarraren hitzak dira horiek Naiz-i eskainitako elkarrizketan.

Torontoko Zinemaldian estreinatua, "O Corno"-k Galizako Illa de Arousa itsaski-biltzailearen istorioa kontatzen du, beste emakume batzuei ezkutuan abortatzen laguntzen diena.
70 hamarkadan kokatua, egun batean, Portugalera ihes egin beharko du, eta bidean mugarik ez duen zainketa-sare bat aurkituko du.
Jaione Camborda donostiarrak Galiziako lurretan bizi eta lan egiten du duela urte batzuk. Praga eta Municheko zinema eskoletan trebatua, Novo Cinema Galego-ri lotuta egin du ibilbidea.