Kai Nakai, Dupla, Willis Drummond eta Rotten XIII izango dira Gasteizko Jaietan
Kultura
2023, api. 24 - 09:04
Hiriko gazteek Aihotz Plazan izango diren taldeak aukeratu dituzte Udalak Instagramen egindako inkesta baten bidez. Kontzertu guztiak gaueko 00:00 izango dira. Abuztuaren 5ean Kai Nakai izango da, 6an Dupla, 7an Willis Drummond eta 8an Roten XIII.