Skip to main content

Katuko Muinoak izan dira Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapeldunak

Kultura

Duela bi hilabete hasi zen Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketaren zazpigarren edizioa eta asteburu honetan, Laudion, finala izan da. Errexala eta Katuko Muinoak Gasteiztik, eta Izena pentsau bida, Aramaiotik, taldeak kantuan aritu dira. Azkenean, zazpigarren edizio honetako txapeldunak Katuko Muinoak izan dira.