Skip to main content

Keith Levene The Clash taldearen sortzailea hil da

Kultura

Mick Jones gitarristarekin eta Paul Simonon baxu jotzailearekin batera, The Clash taldearen sortzaileetako bat izan zen Levene 1976an. hala ere, Levenek The Clashek bere lehenengo diskoa grabatu baino lehen utzi zuen taldea.

1978an, azkenean, Levene eta Rotten (John Lydon) elkartu eta Public Image Limited (PIL) taldea sortu zuten. 'Public Image: First Issue' (1978) taldearen lehen diskoak post-punkaren oinarriak jarri zituen. Dub-aren eraginetatik sortu zituzten 'Metal Box' (1979) eta 'The Flowers of Romance' (1981) diskoak.

1989an, bere bakarkako lehenengo diskoa argitaratu zuen: 'Violent Opposition'.