Skip to main content

Kepa Junkera musikaria omentzeko kontzertua egingo dute martxoaren 9an, Arriaga antzokian

Kultura

SGAE Fundazioak Kepa Junkeraren aldeko kontzertua antolatu du. Junkeraren 30 urtetik gorako ibilbidearen oroigarri izan nahi du emanaldiak. Kepa Junkera bera izan da aurkezpenean eta aurretiaz eskerrak eman nahi izan dizkie kontzertura joateko asmoa dutenei.

Oholtza gainean egongo dira Oreka TX, Sorginak, La Cobla de Sant Jordi, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Matthew Golding, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Xabi Aburruzaga eta Eliseo Parra. Halaber, dantza ere izango da ikuskizunean, Kukai Danza taldearen eta Lucia Lacarra dantzariaren eskutik, besteak beste.