Kepa Sarasola UEUko zuzendariari elkarrizketa eta 'Bekaduna' websaila osorik, Hamaika Telebistan
Kultura
2022, eka. 16 - 13:06
UEUk 'Bekaduna' umorezko websaila estreinatu zuen maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko. Proiektua UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean, eta Mikel Irazusta eta UEUko lantaldea aritu dira aktore lanetan.
Lau kapituluk osatzen dute websaila, Harrera, Ekilibristak, Zuzendaria eta Froga. Guztiak Hamaika Telebistan eta hamaika.eus atarian ikusteko aukera izango da.