Skip to main content

Koldo Otamendi: “Giro elektronikoek gora egiten dute Benizze egitasmoan”

Kultura

Benizze izango da gaurko Musika Zuzenean saioko protagonista, eta gurekin izan dugu Koldo Otamendi saioko aurkezlea.
Montauk taldetik dator Benizze egitasmoaren atzean dagoen Beñat Goitia, eta Otamendik nabarmendu du badirela talde horren “musika geruzak, kapak eta atmosferak, bera zelako talde horren sortzaile nagusia”. Nolanahi ere, Otamendik azpimarratu du badirela bestelako elementuak ere: “Bakarka taularatzen da, kantuak berak egin ditu bere etxean, ahotsak landu ditu, eta sekulako lana egin du. Oso eremu ezberdinak ukitzen ditu kantuetan, eta Benizzen giro elektronikoek gora egin dute”.
Hainbat kolaborazio izan ditu, eta diskoan parte hartu dute Garik, Ruper Ordorikak eta J Martinak. Lehen biak euskal musikagintzako erreferente nagusiak dira berarentzat, eta oso ondo uztartzen ditu bere kantuetan. J Martinaren kasuan, Otamendik nabarmendu du gaur egungo musika ildo berri baten tendentzia suma daitekeela talde horrekin egindako kolaborazioan.