Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Euskal Herriak eman duen talde polit horietako bat da Balerdi Balerdi’

Kultura

Balerdi balerdi taldea ezagutzeko aukera izango da gaurko Musika Zuzenean saioan. 90. hamarkadaren hasieran sortu zen taldea, eta tartean, geldirik egon badira ere, 2012an taldekide berriekin berriz ere ekin zioten ibilaldiari. Koldo Otamendik nabarmendu du Euskal Herriak eman duen “talde polit” horietako bat dela Balerdi Balerdi: “Power pop giroko taldea da, gitarra garbiak dituzte, eta melodia askoko hitzak dituzte. Azken batean, kantu goxoak jotzen dituzte”.
Otamendiren esanetan, pop musikak ez du arrakasta handirik izan Euskal Herrian, eta musika mota horretan sakondu duen taldea izan da Balerdi balerdi. Otamendik azpimarratu du ‘Udaberri alua’ diskoan beren “kezkak eta gogoetak” biltzen dituztela, eta asko hitz egiten dutela Iruñeari eta rockari buruz.