Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Ezta Ilen taldearen maila igo egiten da zuzenekoetan”
Kultura
2023, urr. 18 - 14:10
Ezta Ilen taldea izango da biharko Musika Zuzenean saioko protagonista. Talde bizkaitarra pandemia garaian sortu zen: “Aurretik, hardcore mugimenduari lotutako hainbat taldetan aritu izan dira, eta musikalki beste koordenada eta territorio batzuetan ibiltzeko irrikatik sortzen da hirukote hau”, adierazi du Koldo Otamendi saioko saioaren aurkezleak.
Punk musika lantzen dute bere osotasunean, baina Otamendik nabarmendu du post punkaren eraginak oso handiak direla: “Disko berrian kantu bizi eta azkarrak bildu dituzte, eta batez ere, ahots ilunak, baju lodiak… Post punkaren orbitan kokatzen da taldea”:
Digitalean aurkeztu zuten diskoa urte hasieran, eta biniloan iritsi da orain. Zuzeneko talde “indartsua” dela dio Otamendik: “Emanaldi bakoitzean izerdia eta bihotza uzten dute, eta argi dago zuzenekoetan taldearen maila igo egiten dela”.