Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Musika berria ezagutu nahi duenarentzat sekulako erakusleihoa da Musika Zuzenean”

Kultura

Datorren irailaren 14an itzuliko da Musika Zuzenean saioa Hamaika Telebistara. Euskal Herriko entsegu lokaletan gertatzen ari dena pantailara eramatea da saioaren helburua, eta horretan jardungo dute denboraldi honetan ere: “Euskal Herrian musika eskaintza zabala dago, eta hori etxeetara gerturatzea da gure helburua. Musika berria ezagutu nahi duenarentzat sekulako erakusleihoa da saioa”.
Lehen saioan, Feline talde bizkaitarra ezagutzeko aukera izango da, eta ostegunero, 22:00etan, saioa ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan, eta baita gainontzeko plataforma eta sare sozialetan ere.