Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Rockaren barneko hainbat eremu jotzen dituzte Feline taldeko kideek”

Kultura

Bihar hasiko da Musika Zuzenean saioaren denboraldi berria, eta Feline talde gernikarra izango da protagonista. Koldo Otamendi saioko aurkezleak nabarmendu du rockaren barneko hainbat eremu ukitzen dituztela. Euskal Herriko musika eszenako “zakur zaharrek” osatzen dute taldea, eta taldekideak beste hainbat musika egitasmotan aritu izan dira lehenago.
Iraupen luzeko bigarren diskoa kaleratu berri dute; 20-25 minutu irauten du diskoak, eta lehenengoarekin alderatuta, ezberdintasun nagusia da euskara izan dela disko berri honen ardatza: “Taldekideen esanetan, konturatu dira euskaraz abestutako kantuak arrakasta edo onarpen handiagoa zutela, eta naturalki sortu dituzte kantuak euskaraz”, dio Otamendik.