Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Talde izaera indartuko du Añuberen bigarren diskoak”

Kultura

Añube taldea izango da aste honetako Musika Zuzenean saioko protagonista. Pandemian sortutako taldea da, eta bertako musikariak hainbat taldetan aritu izandakoak dira aurrez. Gaur egun, folk doinuak lantzen dituzte, eta azaroan amaituko dute bira hainbat kontzerturekin.
Orduan ekingo diote bigarren diskoa prestatzeari, eta Otamendiren esanetan, talde izaera indartuko dute bigarren diskoan, eta ziur da disko interesgarria izango dela: “Berez ez dute datarik jarri diskoa argitaratzeko, ezta itzultzeko datarik ere, baina ia ziurra da 2024. urtean zehar izango dela”.