Skip to main content

Kooperatiba, memoria historikoa jorratzen duen erakusketa

Kultura

Ainhoa Lainsa Merino

2026, uzt. 23 - 15:07

Iragan hurbila eta memoria historikoa ditu ardatz Tabakaleran ikusgai dagoen Kooperatiba erakusketak. Carla Filipe eta Taxio Ardanaz artistek hainbat mugimendu politiko eta sozialek sortutako dokumentuetan oinarrituta osatu dute proposamena.

Ángel Calvo Ulloak komisariatutako Kooperatiba erakusketan, izenak berak iradokitzen duen bezala, bi artisten arteko elkarrizketa osatu dute. Bakoitzak gatazkak eta memoria historikoa bere erara landu ditu, eta bien arteko lotura hasierako gelako hemeroteka partekatuan islatu dute.

Pintura, instalazioa, eta argazki zein ikus-entzunezko artxiboak baliatuz, Taxio Ardanazek ideologiaren, errepresentazioaren eta memoriaren arteko tentsioak aztertzen ditu. Erakusketak artista plastikoaren 25 urteko ibilbideko hainbat obra biltzen ditu, haren bilakaera erakutsiz.

Carla Filipek, berriz, marrazkia, collagea eta fotomuntaia erabiliz, artearen, herri-kulturaren eta aktibismo politikoaren arteko harremanak ikuspegi kritikoz lantzen ditu, emakumeen presentzia historikoa bereziki nabarmenduz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista