Skip to main content

Korterraza zinema eta musika jaialdiaren hamabosgarren edizioa ospatuko da Gasteizen

Kultura

2024, ots. 21 - 13:02

Korterraza film labur eta musika jaialdiaren hamabosgarren edizioa Gasteizen ospatuko da uztailaren 4tik 6ra. Film laburren proiekzioak zein kontzertuak Artium museoaren kanpoaldean burutuko dira iluntzean. Lau film labur emanaldi proiektatuko dira dira aurtengo edizioko hiru egunetan zehar Arabako hiriburuan gaueko 22:00etatik aurrera. Zinemaz gain, musikak esparru garrantzitsua dauka jaialdian, izan ere, guztira sei kontzertu eskainiko dira, hauetatik bi izan dira antolaketak konfirmatu dituenak; Belako post-punk talde bizkaitarra eta Chicagoko The Steepwater Band blues-rock taldea.Gasteizeko edizioaz gain, Ekainaren amaieratik Irailaren hasierararte Korterrazaren edizio ibiltaria egingo da Arabako herrietan zehar.Film laburrak aurkezteko epea otsailaren 26an irekiko da maiatzaren 16a arte. Aurkeztutako lanen artean Kultura Kalean! Elkarteak, 40 pieza inguru aukeratuko ditu jaialdian parte hartzeko. Sekzio Ofizialeko film laburrek Alex Angulo eta Keler Saria irabazteko aukera izango dute. Ikusleek Laboral Kutxa sariaren irabazlea bozkatzeko aukera izango dute eta Eleyco Taldearen saria emango zaio komedia onenari. Haurrek aurkeztutako lanek ere sekzio propioa izango dute, hauen artean“Txiki-El Correo” saria irabazteko aukera eskainiz.Araba mailan Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Sariaren irabazleak bozkatzeko aukera izango dute herrietako ikus-entzuleek.

Hamaika Telebista