Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Lazarraga kultur elkarteak Izaskun Arrue kulturgunearen alde egitea eskatu die alderdiei

Kultura

Mikel Claver

2023, aza. 17 - 11:11
Lazarraga kultur elkarteak Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean Euskararen Etxea garatzeko hitzarmena sinatua dauka udalarekin. Proiektua definitzeko, euskal eragileekin lankidetzan aritzeko eta euskal kultura, prestakuntza eta ezagutza sustatzeko programazioa burutzeko konpromisoa hartu zuen elkarteak, horretarako diru-laguntza jasoz. Proiektua, halaber, oraindik ezin izan da martxan jarri. Kulturgunea kokatuko den eraikina oraindik ez dago prest, hainbat lan bukatu eta baimenak onartu behar baitira. Elkarteak udalbatza osatzen duten alderdiei proiektuaren alde egitea eskatu die, Izaskun Arrue kulturgunea lehenbailehen irekitzeko ahaleginak egitea aldarrikatuz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista